Orortegi gaztandegiaren bisita gidatua + gazta dastaketa

Aia, natural eta gazta paregabeak

Aia, natural eta gazta paregabeak bisitatu nahiko zenuke?

We quote a taylor-made travel for you 

Aia, natura eta gazta paregabeak

Aia zer den esateko kolore bat hautatu beharko bagenu, berdea aukeratuko genuke, baso, zuhaizti eta larreen berdea. Aia, azalera aldetik, Gipuzkoako udalerririk handienetakoa da (56 km2) eta bertan dago Pagoetako Parke Naturaleko sarrera nagusia. Berde hori, larreetan dabiltzan artaldeen zuriekin nahasten da, edo urrunera begiratu eta itsasoaren urdinarekin. Ez da harritzekoa inguru horretan ibilitako ardien esnearekin egindako gazta, artisau erara eta ahalegin betean egindakoa, maila gorenekoa izatea.

Gazta fermentazioaren miraria da. Isabel Allendek behin esan zuen gazta esnea dela, bakteriekin, eta beste guztia ilusioa baizik ez dela. Arrazoi! Horixe da: esne gordin edo pasteurizatuari (ardi, behi nahiz ahuntzaren esneari) gatzagia (arkumearen sabeleko enzima) eta azidotzea eragingo duten hainbat bakteria eransten zaizkio (lactococcus, lactobacillus, streptococcus). Horrela, laktosa fermentatu egiten da eta esnearen azukrea azido laktiko bihurtzen da (eragile horretatik bereizten da mami solidoa eta suero likidoa). Aiak maila goreneko lehengaia du, izan ere, esnearen kalitatea izaten da honako hauen araberakoa: ardi arraza, genetika, elikadura, edaten duten uraren kalitatea, jaten duten belarraren kalitatea, zaintzeko modua...

Orortegi Baserria gaztandegiaren bisita gidatua + gazta dastaketa

Bisita gidatua eguerdiko 12:00tan izango da

Oinarrizko plana
12,00€ / pax. -tik aurrera
What's included?

Bisita gidatua

Gazta dastaketa

What's NOT included?

Bizipen hau erreserbatu nahi al duzu?

Plan hau gustuko baduzu eta erreserbatu nahi baduzu ... 3 urrats besterik egin dezakezu.

1
Choose a date in the calendar

Would you like a tailor-made travel?

Tell us how would you like it

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika