Sagardotegi menua + Txotx! bisitatu nahiko zenuke?
We quote a taylor-made travel for you
Sagardo onena aukeratzeko dastatze pribatu moduan hasi zena, ospetsu bihurtu eta Euskadiko jazoera gastronomiko garrantzitsuena bilakatu da.
Lehen, sagardotegiek upel guztietan gordetako sagardoa dastatzeko aukera ematen zieten sagardoa erostera joaten zirenei, gustukoena aukera zezaten. Eta dastaketa haietatik kaltetuegi ez ateratzeko, bezeroak etxean prestatutako jakiak eta txuletak eramaten zituen; eta txuletak sagardotegiko txingarretan erretzen ziren. Hortik dator gaur egungo txotxaren eta sagardotegiko menuaren liturgia.
Sagardoa irakindako sagar-zukuz egiten da, modu tradizionalean, azukrerik gehitu gabe eta gas karbonikoz. Sagardoak duen gas guztia endogenoa da, hau da, ez zaio gasik gehitzen. Azken emaitza edari gazi-gozoa da, 4,5º-tik gorako graduazio alkoholikoa duena.
Hainbat zantzuren arabera, euskaldunek antzina-antzinatik ezagutzen dituzte sagarra eta sagardoa. Alabaina, sagardogintza ia desagertuta zegoen lurralde guztietan, Gipuzkoan izan ezik. Han, 80ko hamarkadan, biziberritu egin zen sagardotegien fenomenoa, baita sagardo-kontsumoa ere.
Bisitariak Satxota Sagardotegiaren historia eta sagardoa elaborazio-prozesuari buruz ikasiko dute
Bisita gidatua
Sagardotegi menua + Txotx
Aperitiboa
Gidaria - gida
Bisita gidatua
Sagardotegiako menua + Txotx
Aperitiboa
Would you like a tailor-made travel?
Tell us how would you like it