Bisigua Orio estilora bisitatu nahiko zenuke?
We quote a taylor-made travel for you
Etorri,ikusi eta ezagutu bisigua Oiro estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta.
Orio eta itsasoa bat dira. Horren erakusgarri da garaipen zerrenda ikusgarria duen trainerua eta herriari ospea eman dion itsas tradizioa. Hainbat mendetan zehar, duela hamarraldi batzuk arte bisigua erruz sartzen zen Oria ibai-ahoan barrena. Itsasontzien itzuleran antxeta eta ubarroiak itsasontzien alde banatan, itzulerako bidean lagun. Garai batean bisigua Gaztelara bideratzen zuten, arrieroen bidez, edo kontserbagintzara, eskabetxean jartzeko. Azken hamarraldietan, ordea, "Orio estilora" prestatutako bisiguak izan du ospea eta oihartzuna. Bisigua prestatzeko modu erraz eta zaporetsua, inon bada. Olio, baratzuri, piper eta ozpin pixka bat, ez da besterik behar. Eta emaitza, paregabea: berez bikaina den produktua, bisigua, aipatutako produktu horien ñabardurekin gozatua, brasaren beroan, parrilleroaren maisutasunez. Gastronomian adituenak direnek ere goratzen dute: usain sarkorra, bisigu eder baten testura...
Nola prestatzen da bisigua "Orio estilora"? Bisigu eder bat hartu, ahal bada emea, ezkatak eta barrenak kendu eta garbitu. Olioz igurtzi, gatza bota eta parrillan jarri, zuzenean. Itxita erretzen da, zaporeak hobeto gordetzeko eta samurragoa egoteko eta itxura aldetik haragia zuriagoa geratzeko. Parrillan egin ondoren, behetik gora ireki behar da, liburu bat balitz bezala, eta ozpina eta olio errea bota, baratzuri xerratu eta piperminarekin. Emaitza are eta hobea izateko, ozpina, olio errea eta bisiguari sortutako zukua zartagin batean eduki daiteke tarte labur batez, murrizten, gainetik bota aurretik. On egin!
La dorade à la mode d'Orio - MasterClass
Apéritif et dégutastion du txakoli.
Dégustation de dorade.
Guía conductor
Sea bream Orio´s style - MasterClass
Aperitif
Txakoli wine tasting
Sea Bream tasting
Would you like a tailor-made travel?
Tell us how would you like it